- Beste urte batez, argazki lehiaketa jarri da martxan Udaleko euskara zerbitzutik, ondoren, irabazleekin egutegia egiteko. Urriaren 29a bitarte aurkeztuko dituzte herritarrek urtaroak gaiaren bueltan argazkiak.

Anoetan erroldatuta daudenek eta Anoetako Herri Ikastolako ikasleek parte hartu ahal izango dute, bakarka. Argazki bakoitzarekin batera gure herriko esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena. Anoetan ateratako argazkia izatea baloratuko da. Gehienez hiru lan aurkez ditzake parte-hartzaile bakoi-tzak. Oinarriak kontsulta daitezke www.anoeta.eus-en.