- Uda Hernanin programazioaren barruan, Ainhoa Larrañaga kantari hernaniarraren kontzertua izango da ostiralean Atsegindegin 20.00etan hasita. Bandaz lagunduta aurkeztuko du Eskuminak disko berria. Berarekin izango dira Haritz eta Iker Lauroba, Amaia Miranda eta Garazi Esnaola musikariak. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena eskuratu beharko da aurrez, Biterin, 9.00etatik 12.00etara.