- Maiatzaren 11n (astelehena) amaituko da Donostiako Udalak merkataritza eta ostalaritza sektoreko enpresa eta autonomoentzat eskaintzen dituen laguntzen eskaera aurkezteko epea. Eskaerak egiteko leihatila bakarra irekirik dago Donostiako Sustapenaren bidez www.fomentosansebastian.eus atarian: telefonoz eta txat bidez (lanegunetan) edo fomentoss@donostia.eus helbide elektronikoan artatzen dira eskaerak.