Síguenos en redes sociales:

Aizkolari txapelketa

Aizkolari txapelketa

Irailaren 11’an ospatu zan Leitzan, Euskadiko Aizkolari Txapelketarako sei aizkolari aukeratzeko kanporaketa; eta au izan zan emaitza: lenengo, Iker Bizente (l9 urtekoa); bigarren, Aitzol Atutxa; irugarren, Mikel Larrañaga; laugarren, Joseba Otaegi ; bosgarren, Juan Jose Lopez Azpilikueta, eta seigarren, Ugaitz Mugertza.

Jokoak sarri izaten ditu ustegabekoak eta Leitzan ere izan ziran: bat, biarko edo etziko txapeldun Bizente izango zala, zurrumurruak bazebiltzan, baiña, emeretzi urterekin Atutxa txapelduna menderatuko zunik iñork ez genduan pentsatzen. Argi mutillak!

Bi, Arriarango Iñaki Azurmendi, azken urtetan lenengo puntan ibilli da; txapeletik ere badu aukera, eta Leitzan lenengo seitan sartuko etzanik iñork ez genduan pentsatuko. Jokoa etzala errenta esan zunak arrazoi izago zuan.

Ustegabeko oriek beren poza eman digute ordea: aitonak zebiltzan lenengo puntan aizkolaritzan eta aurtengo txapelketa aspalditxoan ezagutu dan gaztena izango da. Bestetik, Bizentek eta Atutxak jarriko duten giroa ederra izango da, eta aizkolaritzaren onerako ziartuenik.

Beste ainbeste gertatu da pelotarekin, mu-ttegi txalogarria sortu zaigu alajaiña, eta orain danak oriek ikusi nai.

Urriaren 23’an Bilbaon, Miribilla pelotalekuan eguardiko 12’tan izango da txapelketa nagusi ori. Izango da jendea:

Iñork ez dugu zartu nai baiño

ez dago beste biderik,

zorioneko baldin badegu

lagun da adiskiderik;

diruak ere ez du balio

nik ezin esan besterik,

etorkizunik berriz ez dago

ez baldin bada gazterik.

Bilbaon degu jaialdi ori

joko-leku Miribilla,

sei aizkolari izango dira

danak txapelaren billa;

ogeita iruan eta eguardiz

urteko amargarren illa,

onenak irabazi dezala,

pakea izan dedilla.

Bizente eta Atutxa daude

gaztetasun onenean,

Larrañaga ta Otaegire,

gazteak zorionean;

Azpilikueta ez degu gazte

baiña ikasia lanean,

batek bear du, baiña Mugertza,

ez da izango azkenean.

Gipuzkoar, napar eta bizkaitar,

seirak izate sanuan,

gazteri ori bazetorrela

itxaropena banuan;

aizkolariak izango dira

pelotarien lekuan,

etxera ez bedi iñor etorri

aruntz joandako damuan.