donostia - Pasa den otsailaren 8an, Olasagasti pentsu eta landare enpresak Hernanin kokaturiko biltegi berria inauguratu zuen. Bertan, mota guztietako pentsuak aurkitu daitezke: txakur, oilo, oilasko, txekor edota zaldientzat; eta nobedade gisa baratza mundua jorratu nahi dute bertatik, garaiko landareak salduz, baserri lanei arreta berezia emanez eta mota guztietako abonoak, tresneria eta fitosanitarioak eskura jarriz.
Era berean, Olasagasti pentsu eta landareak etxez-etxeko banaketa zerbitzua abian jarri du, almazenean saltzen den edozein produktua erraz eramateko. Olasagasti Hernaniko Akarregi poligonoko 12. zenbakian kokaturik dago, Rufino eta Akarregi sagardotegien artean, bertan aparka-tzeko arazorik gabeko zonalde batean. Ordutegia astelehenetik ostiralera 9.00etatik-19.30era; eta larunbatetan 9.00etatik 13.30era da. - N.G.