Síguenos en redes sociales:

Deklarazioa euskaraz egiteko deia egin dute

Eskualdeko 18 udalek bat egin dute kanpaina berria martxan jartzeko

Tolosa. Tolosaldeko 18 udalek kanpaina berria martxan jarri dute herritarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten Egizu deklarazioa euskaraz lemapean. Kanpainaren baitan, ia 9.000 esku orri banatuko dituzte, herri batzuetan etxez etxe eta beste batzuetan toki esanguratsuetan jarrita.

Emandako datuen arabera, Tolosaldean %12ak soilik egin ohi du errenta aitorpena euskaraz. Kanpaina berriaren helburu nagusia tramitazio hori euskaraz egiten dutenen ehunekoa handitzea da. Egitasmoaren helburu zehatzetik harago, sustatzaileek beste helburu bat ere badute: herritarrek erakunde publikoekiko harremanetan euskara erabiltzen ohitzea. Izan ere, oraindik ohitura handia dago "gauza ofizialetan" edo "paper kontuetan" gaztelania erabiltzeko.

Kanpainaren indargune nagusia esku orriak dira. Esku orrian 2009. urtean errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren ehunekoa dago, bai eskualdeko datuak, bai herriz herrikoak. Gainera, errenta aitorpena euskaraz egiteko zer egin behar den ere azaltzen da.