Mariaren Lagundia Ikastolako 4.DBHko ikasleak, hilaren 10etik 17ra bitartean, Holandara bidaia egin zuten bertako ikastetxe batekin elkartrukea egiteko. Guztira, 32 ikasle eta 2 irakasle joan ziren Bergaratik Groenlo herrira, Marianum ikastetxera hain zuzen ere. Elkartrukea ikasleentzako oso esperientzia aberasgarria izan da; alde batetik norbanakoak autonomiaren garapena bizitzeko eta bestetik europar kontzientzia garatzeko. Datorren urtean, apirilaren 17tik 24ra, ikasle holandarrak Bergara bisitatuko dute. argazkia: utzitakoa
- Multimedia
- Servicios
- Participación
