Aretxabaletako Andramariak gaur arratsaldean hasi dira autismoa duten pertsonen eskubideen alde lan egiten duen DebaTEA Elkarteko ordezkarien eskutik.
Abiatu aurretik, erraldoien konpartsak desfilatu du. Erraldoi berriak aurkezteko aukera izan da. Txino Dantza antzezten duten bi figura dira, kintoek dantzatzen duten Aretxabaletako inauterietako dantza propioa.