Juan Joxe Agirreri, Beneditarren Artxiboaren sortzailea den monje eta artxibozainari, omenaldia egin dio Lazkaoko elizan Gipuzkoako Foru Aldundiak . Herritar asko bildu dira Juan Joxe Agirreren omenaldira. “Herrialde baten memoriak ikerketan eta dibulgazioan diharduten pertsonen lana eskatzen du, aktibisten, artisauen, militanteen... beharra du. Juan Joxe Agirrek egindako lanak dimentsio horiek guztiak biltzen ditu”, azpimarratu du Eider Mendoza diputatu nagusiak.

“Aitzindari eta artisaua”

Mendozak “aitzindari eta artisau” gisa definitu du Alegian 1930. urtean jaiotako erlijiosoa, eta Gipuzkoaren eta Euskal Herri osoaren memoria historikoaren ezagutzaren alde egindako lana biziki eskertu dio. Diputatu nagusiaren esanetan, euskal kulturarekin eta politikarekin lotutako materialak biltzen hasteko “ikusmira eta ausardia” izan zuen Agirrek, baita diktadurapeko garai ilunetan” ere.

Etengabeko lana Garai hartan “jasotako mehatxuen gainetik”, bere lanarekin irmo jarraitu izana eskertu dio Mendozak Agirreri.

“Gure herriaren historia eta azken hamarkadetan gure herrian gertatu den guztia ezagutzeko ezinbesteko funtsa du”, Mendozaren iritziz, Agirrek “ikertzaile eta gizarte osoaren eskura jartzeko asmoz” egindako lan etengabeak.

Horregatik, Agirreren ildoari jarraitzeko konpromisoa agertu zuen diputatu nagusiak, “iraganeko akatsak ez errepikatzeko, egungo eta etorkizuneko bizikidetza bermatzeko, eta gizarte arduratsu gisa etorkizunerantz egiteko, herri batentzat ezinbestekoa da bere historia aztertu eta ezagutzeko aukera izatea”. Eta aukera hori izateko funtsezkoa izan da Agirrek egindako lan eskerga