Lehendakaria Jose Mari Sagarzazu txistulariaren omenaldian
Izarraitz Taldetik erretiratu da Azpeitiko jaien egun handian
43 urtez Azpeitiko Izarraitz bandako txistulari izan ondoren, erretiroa hartzeko ordua iritsi zaio Jose Mari Sagarzazuri. Atzo izan zuen bere azken desfilea, abuztuaren 1arekin, Saninazioen egun handian,herrialdeko eta lurraldeko agintari nagusiak Loiolako Santutegira joaten direnean.
Sagarzazuk jaso zituen besarkada eta eskerron guztien artean, Imanol Pradales lehendakariaren eta Eider Mendoza ahaldun nagusiaren agurrak nabarmendu behar. Omenaldian izan ziren Mikel Jauregi Industria sailburu berria eta Jabier Altuna EAJren udal taldeko bozeramailea ere.
Bederatzi eta erdiak aldera, diana amaitzear zegoela, eta Plaza Nagusira iristean, EAJren izenean antolatutako ezusteko omenaldia zain zeukan. Ohiturei eustea eta konpromisoak hartzea gero eta zailagoa den garaiotan, 43 urte luzetan egindako txistulari lana eskertu nahi izan dio alderdi jeltzaleak.
Omenaldian, aldez aurretik aipaturiko agintariez gain, Izarraitz txistulari taldeko kideak, Sagarzazuren senide eta lagunak, bizilagunak eta EAJko Antonio Gallarin, Nerea Aldai, Jokin Badiola, Edurne Enparan, Hegoa Larzabal eta Alex Silva zinegotziak ere presente izan ziren.
Herritar zenbaitek une huraxe baliatu zuten, Loiolako ekitaldi ofizialaren aurretik, Imanol Pradales lehendakaria eta Eider Mendoza diputatu nagusia agurtzeko eta euren babesa helarazteko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El restaurante Danako de Irun dice adiós tras 20 años de éxito
-
El proceso de elección de medallas al Mérito Ciudadano 2026 arrancará el 17 de noviembre
-
Locales de jóvenes, vecinos y convivencia, en busca de un punto de encuentro en Mutriku
-
Detenidos cuatro hombres como presuntos autores de una "brutal" agresión a otro varón en Ordizia el pasado septiembre