Santa Agedaren tradizioari eutsiz, ehunka lagunek euskal jantziak jarri, makila hartu eta euren herri eta auzoak alaitu zituzten beren musika eta ahotsekin beste behin Gipuzkoako hainbat herritan.

Arrasaten, goizeko lehen orduan San Joan Bautista elizatik abiatu ziren abeslariak eta bi taldetan banatu ziren. Batzuk, Bedoñako auzoko baserrietan zehar abestera joan ziren eta beste batzuk herrigunetik ibili ziren, ondoren Musakola auzoan barrena abiatuz. Oraingoan, larunbata izanik eta eskolak itxita egonik, ez zituzten bertan egiten ohi dituzten geldialdiak egin. Amaieran, berriro herriko plazan elkartu ziren bi taldeak. Bildutako diru guztia Caritasi ematen diote.

Elgoibarren, aldiz, Etxegiña eta Elgoibako Izarra abesbatzek goizeko bederatzietan hasi zuten euren kanta-ibibidea. Etxegiñakoek ia 100 urte daramate korua sortu zenetik: 1925ean. Bolatokian hasi zuten ibilbidea eta bere 75. urteurrena oroi-tzeko egin zen eskulturaren ondoan abestu zuten geroago. Ordubiak aldera bukatu zuten saioa beraiek konposatutako Salvea Errosario kaleko ama birjinaren irudiaren azpian abestuz.

Santa Ageda bezperako koplak Anoetan

Santa Ageda bezperako koplak Anoetan Iker Azurmendi

Elgoibarko Izarra abesbatzak, aldiz, herriko landa auzoak ibili zituen makil kolpean eta abestuz. Azken koplak gauean bota zituzten Aiastia-San Miguel elkartean egiten duen afarian.

Anoeta herriko plazan ere jendetza bildu zen Santa Ageda koplak abesteko, ohikoa den bezala. Abeslarien artean, gaztetxo asko. Donostian ere, ohi bezala, Antigua auzoko batzokiko kideak kantari ibili ziren. Hurrengo urtean beharko du berriz.