Loiolako basilikan eskaini zen atzo San Inazio eguneko meza nagusia. Bertan, Iñigo Urkullu lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta beste hainbat agintari izan ziren. Elizkizunean, Arturo Sosa Jesusen Lagundiko Aita Nagusiak amaiera eman zion urte Inaziotarrari.

Santutegiko ohiko ekitaldi erlijiosoan bertaratutako erakundeen ordezkaritza zabalaren buru Urkullu, Olano, eta Azpeitiko alkate Nagore Alkorta izan ziren. Barkartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuak ere ez zuten hutsik egin.

Azpeitiko alkateak basilika aurreko zelaigunean hartu zituen agintariak; bitartean, udalbatzako gainerako zinegotziak, EH Bildukoak eta EAJkoak guztiak, tenplura sartzeko mailadietan zeudelarik.

Gure lurraldeko aginte-makila zeraman Gipuzkoako ahaldun nagusiaz gain, Eider Mendoza foru-bozeramailea, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapen eta Turismoko diputatua, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua eta Harkaitz Millan Kultura eta Kiroletako diputatua ere joan ziren elizkizunera.

Iritsi ahala, ekitaldira Lucia Arieta-Araunabeña emaztearekin batera joan zen Lehendakariak, “zumi-tza” jaso zuen alkatearen eskutik; udalerriko aginte-ihia berak izan zuen, dantzariek tenpluaren kanpoaldean agintariei ohorezko “aurreskua” eskaini bitartean.

Behin eliza barrualdean, Vatikanoak gotzain berria noiz izendatuko zain dagoen Francisco Perez artzapezpiku eta Donostiako elizbarrutiko administratzaileak, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako ordezkari nagusiak agurtu zituen, San Inazio eguneko meza eman aurretik.

Urte Inaziotarraren amaiera ospatzeko eukaristia ere bazen, eta horregatik eskaini zuen homilia Jesusen Lagundiko Aita Jeneralak, Arturo Sosa venezuelarrak; bere hitzaldian, orain 500 urte gertaturiko Inazio Loiolakoaren konbertsioaren hainbat pasarte gogoratu zizkien fededunei.