Legazpiko Udalak kultur ekitaldiak kalera aterako ditu uztailan, urtero bezala. Aurtengo Uztakale programa bihar hasiko da, Hortzmuga taldearen Jule antzezlanarekin. Antzerki saioa plazan izango da, 19.00etan.

Asteartean nerabeentzako disko festa egongo da Latxartegi parkean, 21.30etik 23.00etara, DJ Josu Rodriguezekin. Asteazkenean haurrentzako jolasak eta tailerrak egongo dira: 17.30etik 19.00etara, plazan. Ondoren, apar festa egingo dute toki berean. Ostegunean, 19.00etan, Trakamatraka taldeak Matraka Culinary Center kale ikuskizun musikala egingo du plazan. Datorren asteko ekitaldiekin bukatzeko, ostiralean Ikatza elkarteko bazkideek argazki emanaldia egingo dute Azokan. 22.30ean hasiko da.

Uztailaren 4an jolas parkea eta hondarrezko eskultura tailerra egongo dira: 17.00etatik 20.00etara, plazan. Uztailaren 5ean, 19.00etan, herriko erraldoiek, buruhandiek eta dultzaineroek kalejira egingo dute. Uztailaren 6an, Trapu Zaharra taldeak Mesede bat egitearren lana antzeztuko du Kale Nagusian. Antzerki saioa 19.00etan hasiko da. 7an, Uxue Fernandez, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Jone Uriak Ez da kasualitatea bertso musikatu saioa egingo dute Agirre Etxeberri parkean. 19.00etan hasiko dira. Gai-jartzailea Saroi Jauregi izango da. Bigarren asteko ekitaldiekin bukatzeko, uztailaren 8an Ikatza elkarteko bazkideek argazki emanaldia egingo dute: 22.30an, Azokan.

Uztailaren 11n bi ekitaldi egongo dira: 18.00etan Txan magoaren ikuskizuna plazan eta 19.00etan apar festa toki berean. 13an oso kontzertu berezia egingo dute Agirre Etxeberri parkean: Marco Pandolfi Blues Band talde italiarrak Iker Pirisekin joko du, 19.00etatik aurrera. 15ean, 22.30an, Ikatzako bazkideek naturan aterako argazkien emanaldia egingo dute Azokan.

Uztakale programako azken ekitaldiak uztailaren 18ko astean izango dira. 19an Malas Compañías taldeak Zirkus kale ikuskizuna egingo du. 19.00etan izango da, plazan. 20an, Barsanti taldeak Akabo lana antzeztuko du Kale Nagusian. Emanaldia 19.00etan hasiko da. 21ean, 19.00etan, Arima soul taldeak Arima du kontzertua egingo du Agirre Etxeberri parkean. Bukatzeko, 22an Ika-tza elkarteko kideeak bidaietan ateratako argazkien emanaldia egingo dute. 22.30an izango da, Azokan.

Uztakale programatik kanpo ere hainbat ekitaldi egongo dira uztailean Legazpin: uztailaren 1ean Sustraiak dantza taldearen jaialdi ibiltaria, uztailaren 2an Futbol 7 txapelketako finala, uztailaren 7an Dendak Kalera egitasmoa, 15etik 18ra Aztiriko jaiak, 29tik 31ra San Inazio auzoko jaiak... l