Lazkaoko Udalak eta LazkaON Merkatari Elkarteak esparru akordioa sinatu dute, herri ekonomia indartu eta sustatzeko helburuarekin, 2022ko abendua bitarte egitekoak dituzten ekitaldien inguruan.

Esparru akordio honek Lazkaoko merkatarien, ostalarien eta zerbitzuen jarduera finkatu eta sendotu, herriko merkatal perimetroa zabaldu eta jarduera desberdinak antolatu eta burutzea ditu xede.

Lazkaoko Udalaren helburu nagusietako bat herriko ekonomia sustatzea da. Dendek eta zerbitzuek udalerriaren garapenean duten garrantzia adierazi du Kepa Zubiarrain alkatearen gobernu taldeak: "Saltokiek ekonomia eta enplegu aukerak sortzen dituzte, herria bizi mantendu eta balio erantsia eskaini. Estrategikoa da Udalarentzat elkarlan hau. Elkarrekin gehiago eta indartsuago gara, eta akordioak horretarako bidea eskaintzen digu".

Esparru akordio hau Lazkaoko Udalaren eta LazkaON elkartearen elkarlanaren barruan kokatzen da, 2015ean hasitako merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sustapenaren lan ildoan.

Akordio honen barruan, zenbait kanpaina landu eta garatu dira, besteak beste: erosketa bonoak...