- Aste honetan karta joko txapelketetako sariak banatu dituzte Zumarragako Gure-Txoko jubilatuen egoi-tzan.

Mus txapelketa Norberto Garciak eta Juan Movellanek irabazi dute. Finala Marcos Pascualen eta Eugenio Cuadradoren aurka jokatu dute.

Tute txapelketa ere Norberto Garciak eta Juan Movellanek irabazi dute. Finala Antonio Astorgaren eta Jose Antonio Gonzalezen aurka jokatu dute.

Briska txapelketa, berriz, Melecio Mansillak eta Concepcion Ruak irabazi dute. Rosario Nietoren eta Margarita Garciaren aurka jokatu dute finala.

Kuatrola txapelketari dagokionez, Primitivo Benitez eta Manolo Mateos nagusitu dira. Azpitxapeldunak Esteban Otermin eta Pedro Badiola izan dira.

Bukatzeko, eskoba txapelketa Jose Antonio Gonzalezek eta Antonio Astorgak irabazi dute. Azpitxapeldunak Rosario Nieto eta Laura Frutos izan dira.