Karta joko txapelketetako sariak banatu dituzte
Mus, tute, briska, kuatrola eta eskoba txapelketak jokatu dituzte Gure-Txoko jubilatuen egoitzan
- Aste honetan karta joko txapelketetako sariak banatu dituzte Zumarragako Gure-Txoko jubilatuen egoi-tzan.
Mus txapelketa Norberto Garciak eta Juan Movellanek irabazi dute. Finala Marcos Pascualen eta Eugenio Cuadradoren aurka jokatu dute.
Tute txapelketa ere Norberto Garciak eta Juan Movellanek irabazi dute. Finala Antonio Astorgaren eta Jose Antonio Gonzalezen aurka jokatu dute.
Briska txapelketa, berriz, Melecio Mansillak eta Concepcion Ruak irabazi dute. Rosario Nietoren eta Margarita Garciaren aurka jokatu dute finala.
Kuatrola txapelketari dagokionez, Primitivo Benitez eta Manolo Mateos nagusitu dira. Azpitxapeldunak Esteban Otermin eta Pedro Badiola izan dira.
Bukatzeko, eskoba txapelketa Jose Antonio Gonzalezek eta Antonio Astorgak irabazi dute. Azpitxapeldunak Rosario Nieto eta Laura Frutos izan dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo
-
Detenido por robo con violencia y agresión sexual a una mujer en Donostia
-
Donostia recupera el encuentro anual de tango con más de 200 bailarines