Síguenos en redes sociales:

Arrate elkarteko udako ikus-entzunezkoen zikloa bueltan da

Hilaren 28tik 30era bitartean lau dokumental eskainiko dira Eibarko San Andres elizako klaustroan

- Arrate kultur elkarteak antolatzen duen udako ikus-en-tzunezkoen zikloaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango da datorren astean. Aurtengoan lau lan ikusi ahalko dira San Andres elizako klaustroan. Emanaldi guztiak 22.30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da.

Egitaraua abiatzeko, Laponiara espedizioa eta sami kultura erakusten dituen Pablo Dendaluze zuzendariaren Arrastoan dokumentala eskainiko da asteartean.

Hurrengo egunean Iratxe Jaioren Onder de Vleugel (Hegalaren azpian) eta Nire ama Roman hil da (Mi madre ha muerto en Roma) lanak ikusi ahalko dira eta hilaren 30ean Bego Zubiaren Urak Aske dokumentala.