Síguenos en redes sociales:

Viana eta Agirre zumarragarrek finala jokatuko dute

- Gaur, 11.00etan, Gipuzkoako mendebaldeko lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Finala Beloki Pilota Kirol Elkarteko bi pilotarik jokatuko dute: Josu Vianak eta Beñat Agirrek. Arratsaldean, 17.15ean, haurrentzako Zumarraga Hiria txapelketako finalak jokatuko dira toki berean.