Joxan Artzeren omenezko emanaldia, bihar Lazkaon
Mixel Ducauk, Caroline Phillipsek eta Andoni Salamerok eskainiko dute, Kantakarekin batera
- Mixel Ducauk, Caroline Phillipsek eta Andoni Salamerok Artze, Joxan... Gogoan! emanaldia eskainiko dute bihar, Lazkaon, Kantaka Abesbatzarekin batera. Izan ere, ezaguna da poeta usulbildarrak Lazkaoko herriari eta bertako benediktarrei zien estimua.
Emanaldian Ortzia lorez, lurra izarrez; Oihana auhenka; Heriotzaren ataria dugu bizitza, Bizitzaren atea dukegu heriotza; eta Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, olerkiak irakurriko dituzte. Gainera, Artzeren hitzetan oinarrituriko Mikel Laboaren, Txomin Artolaren, Mixel Ducaurena zein bestelako kantarien abestiak interpretatuko dituzte.
Bestetik, emanaldiaren amaieran, Andoni Salamerok idatzitako olerki-txikiak sobre batzuetan oparituko dituzte. Horretaz gain, jendearen testigantza idatziak jasoko dituzte.
Emanaldia Beneditarren elizan izango da, 19.00etan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
¿Cuáles son los fuegos artificiales que más te han gustado esta Semana Grande?
-
Encuesta: del 1 al 10, ¿qué puntuación les das a los fuegos de la Pirotecnia Valenciana en la Semana Grande de Donostia?
-
'Agur Asteari'. Ya queda menos para la Semana Grande 2026
-
El bar Guria de Beasain regresa transformado de la mano de Sylvia Morejón