Zumarragako Udalak 60 euroko bonuak banatuko dizkie familiei. 6 eta 15 urte bitarteko haur bakoitzeko bonu bat. Egitasmoarekin bat egingo duten herriko dendetan eskola materiala erosteko izango dira. Bonuak eskutitz bidez helduko zaizkie. Uztailaren 1etik urriaren 31ra arte trukatu ahal izango dira.