- Aste honetan ospatu den ekaineko ohiko Osoko Bilkuran, Hondarribiko Udalak Bienvenida Emazabelek Portuan plaza bat izatea onartu du. Emazabel emakume polifazetikoa zen, Portua auzoaren eta Santa Maria Magdalenako erreferente nagusietako bat, emakumeen ikusgarritasuna oso txikia zenean. EAJk eta Abotsanitzek alde bozkatu zuten, PSE-EE eta EH Bilduren abstentzioekin.