- Hondarribiko Udaleko Kultur Departamentua 2022ko Jai egitaraua prestatzen hasia da. Hartarako, urtero bezala, jarduera proposamenak jasotzeko epea ireki da Hondarribiko elkarteei begira; elkarte horiek kultur nahiz kirol alorrekoak izan daitezke, eta proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30a bitartekoa da. Elkarteek haien proposamenak BAZen aurkeztu behar dituzte eta jardueraren behar tekniko eta ekonomikoak erantsi behar dituzte.