- Irungo Udaleko Berdintasun arloak homofobia eta xenofobiaren aurka egiten jarraitu nahi du sentsibilizazio kanpaina berri baten bidez. Ekimena aurrekontu parte-hartzaileen proposamen baten ondorioa da eta, Miren Echeveste Berdintasun ordezkariak atzo iragarri zuenez, Maitasuna gorrota garaitzen du izango da kanpainaren leloa. Zinegotziak atzo azaldu zuen bezala, "aurreiritziek eta desberdina edo ezohikoa den horren kontrako gorrotoak gizartea zati-tzen dute", baina aldi berean "gozamen eta maitasun beharrak gorroto hori gainditzera eta aurreiritziak baztertzera garama-tza". Ibai Armentia argazkilariarekin elkarlanean, kanpainaren ikur izango diren sei argazki hautatu dira, dibertsitatea bere aniztasunean erakusten dutenak. Kanpaina hainbat euskarriren bidez zabalduko da, eta, gainera, ekainaren 28an dibertsitatearen aldeko apar-festa bat ospatuko da San Juan plazan, 12.00etan.