X. Antzerki Asteak gazteak erakarri nahi ditu Zestoan
‘Ordu gaztea’ kanpaina abiatu dute eta 14 eta 25 urte bitartekoek 3 eurotan eskura ditzakete sarrerak
- Urola bailaran antzerki zaletasuna sustatzeko sortu zen ZAA! Zestoako Antzerki Asteak bere hamargarren edizioa ospatuko du hilaren 24tik uztailaren 3ra bitartean. Aurtengoan estilo ezberdineko zortzi ikuskizun eta Zergatik ez hitz egin Martinari buruz? hizketaldiarekin gozatzeko aukera izango da Zestoan.
Edonola ere, Antzerki Astea girotzen joateko; eta batez ere, gazteak antzerki emanaldietara gerturatzeko Ordu gaztea izeneko kanpaina abiatu dute antolatzaileek. Hori dela eta, 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako prezio bereziak izango dira aurten. Aipatutako adin tarte horretakoek 3 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko ikuskizun bat ikusteko.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke Zestoako Turismo Bulegoan eta Entradium.com plataforman. Antolatzaileek jakinarazi dute hainbat emanalditarako sarrerak agortuta daudela. Ondorioz, “geratzen diren emanaldietarako sarreren erosketa azken unerarte ez uztea” aholkatzen dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
El 75% del alumnado de Luberri entre 11 y 12 años no tiene móvil: "El ambiente ha mejorado"
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría