- Gaur goizean, 11.00etan, ekitaldi berezi bat hasiko da Hondarribiko Hirigune Historikoan. Ekitaldian, Agustiña Genua Saralegik eta Petra Laborda Zuzuarregik hondarribiar emakume historikoen omenez bi plaza izendatuko dira Alde Zaharrean, Denda kalean. Proposamena Emeki Elkartearekin landu da eta Hondarribiko kale eta plazei emakume izenak jartzeko ekimenaren jarraipena da. Orain arte, hiru inauguratu dira: Sare Konpontzaileen plaza, Martxoak 8 plaza eta, Amuten, Anttoni Etxeberria Mendizabal plaza.