- Pasaiako Udalaren Haur eta Nerabeen Eskubideen sailak gidatzen dituen parte-har-tze saioen bitartez, Pasaiako haur eta nerabeekin elkarlanean, Udaldia programa antolatu du. Tailerrak ostiral berezietako jarduera irekiak antolatu dituzte udako opor garaian egiteko.

Tailerrei dagokienez, roller street patinajea, parkour, seri-grafia eta manga komikia eskolak antolatu dira. Izena ostirala arte eman daiteke www.pasaia.eus webgunean dagoen formularioa betez.

Ostiraletako jardueretarako ez da beharrezkoa izena ematea eta bertan itsas kirolak, oztopodun zirkuituak eta futbola inguruko ekintzak egingo dituzte.