24/7 plataformaren atxikimendu berriak
Asteazkenean aurkeztuko ditu: 19.00etan, Urretxuko Gernikako Arbola plazan
- Anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzeran alde lan egiten duen 24/7 plataformak hainbat ekimen antolatu ditu azken hilabeteetan. Asteazkenean, zazpi kolektibotan lortutako atxikimenduak aurkeztuko ditu: baserritarrak, kirolariak, irakasleak, sindikalistak eta langileak, tabernariak eta dendariak, gazteak eta artistak. Kolektibo bakoitzeko 24 sinadura lortu dituzte. Ekitaldia Urretxuko Gernikako Arbola plazan egingo dute, 19.00etan. Eguraldi txarra egiten badu, Ederrena pilotalekuan izango da. Ekitaldia irekia izango da eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El teatro dará la bienvenida al otoño en Andoain
-
Kalapie lamenta que las terrazas tengan más peso que “otros usos” en la renovada calle Easo
-
La asociación de comerciantes y hosteleros Debalai de Deba renueva su imagen con un logo más fresco y actualizado
-
Beasain: Saioa Alkaiza gana la Beca Igartza de Creación Literaria 2025