- Errenteriako Fatima parrokiak musikal parte-hartzailea izango du gaur 18.30ean Atlas 2.0 deiturikoa. Bizarain ikastola, Koldo Mitxelena ikastetxea, Orereta ikastola eta Telleri-Alde ikastetxeko abeslariek, Kontari-Landarbasorekin batera, ekimenaren sustatzaileak izan dira.

Emanaldian 100dik gora ikaslek parte hartuko dute eta bost kontinenteetako musika entzun ahal izango da. Ekitaldi hau azkeneko bi urteetan ezin izan da ospatu pandemiarengatik.

Aste honetan egindako agerraldian, Maddalen Dorronsorok, Kontariko zuzendariak, gogoratu zuenez, Kontari-Landarbaso 2016an sortu zenean taldeak berak sortu eta eskaini zuen lehen produkzioa Atlas izenekoa izan zen, musikaren bitartez abeslari zein ikusleak munduan zehar bidaiatzera gonbidatzen zituena.

Kontari beti izan da "istorioak kantatuz kontatzea", baina istorio horiek pandemia garaian isildu egin behar izan dira. Beraz, gaur entzungo den Atlas 2.0 obra istorio horiei, bidaia musikalei eta elkarrekin musikarekin gozatzeari berriro ekitea da. Izan ere, talde honen beste ezaugarrietako bat bere musika gainontzekoekin partekatzearen nahia izan da.

Sarrerak bi euroren truke sarrerak.errenteria.eus webgunean eskuratu daitezke.