- Gipuzkoako Parketxe Sare Fundazioak eta Lazkaoko Iztueta Baserriak Nondik dator esnea? bisita gidatua antolatu dute. Ekimena datorren igandean, ekainaren 5ean, egingo da, Iztueta Baserrian bertan, 11.00etatik 13.00etara bitartean.

Izan ere, Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizateaz eta elikaduraz arduratzen dira, ingurugiroa eta iraunkortasuna kontuan hartuta.

Bisitan, Iztueta baserriko abereak, ikuilua, zelaiak eta esnetegia ikusteko aukera egongo da. Gainera, haien bizimodua eta lana ezagutzeaz ez ezik, egiten dituzten produktuak dastatzeko aukera ere izango da.