- Bihar egun guztian zehar Oiartzungo XXXI. Sagardo Eguna ospatuko da, 18 sagardotegien parte-hartzearekin. Girizia arduratzen da ospakizun hau antolatzeaz, Udalaren laguntzarekin.

Egitarauari dagokionez, 10.00etatik 14.00etara zabalik egongo dira azokako postuak. Bestalde, udaletxeko atzeko plazan baserriko sagardoen dastaketa izango da 12.00etatik 14.00etara.

Festa handia, ordea, arratsaldean izango da 18.00etatik aurrera Doneztebe plazan, Euskal Herriko sagardotegien aurtengo uzta dastatzeko aukera egongo baita. Ordubete lehenago, Euskal Herria plazan haur jolasak eta txokolatada izango dira.