- Urmendi Eguna ezin izan da ospatu aurreko bi urteetan, covid-19a zela eta; baina aurten, igandean goizeko festa egingo dute egoitza nagusian (Maria Garaiar plazan). 10.30etik 13.00ak ingurura arte, Urmendi txokoetan banatuko dute: talogileak, goxo-denda, aurpegi margoketa, photocall-a, fruta eta edarien txokoa, sormen txokoa... Musika eta hamaiketakoa ere izango dira.