- Martxoaren 7an hasi zen Donostia kalea egokitu eta hobetzeko proiektua, Kalez kale Hondarribia Hobetzen programaren barruan. Bi hilabete hauetan kalearen hasieran zentratu da proiektua eta gaurtik aurrera, kalearen bigarren zatira igaroko da obra. Kalearen lehenengo zatian egin zen bezela, zenbait zuhaitz erretiratu beharko dira. Gainera Nestor Basterretxea kalea eta Baserritar Etorbidea hobetuko dira. Espaloiak egokitu eta hobetuko dira, eta bidegorri zati bereizi berri bat sortuko da Donostia kalean. Kalearen egitura birgaituko da, egungo zorua kenduz, eta, azkenik, Talaia eskola-ingurunean oinezkoentzako plataforma bat sortuko da.