Jaietako egitarauaren diseinuaren lehiaketa
Proposamenak maiatzaren 25a baino lehen helarazi beharko zaizkio Usurbilgo erregistroari
- Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lehiaketa abiatu du Usurbilgo Udalak. Parte-har-tzaileek maiatzaren 25a baino lehenago helarazi beharko dizkiote proposamenak Udalari, erregistrora eramanda edo postaz bidalita. Usurbildarrei zuzendutako lehiaketa da, eta banaka edo taldean egin ahal izango dituzte proposamenak. Irabazleak 500 euroko saria eramango du.
Udaletik jakinarazi dutenez, parte-hartzaileek, diseinua egiteko, euskarazko egitarauaren testua Potxoenean jaso edo emailez eskatu beharko dute, kultura@usurbil.eus helbidera idatzita. Lanak euskarri digitalean zein paperean aurkeztu beharko dira. Euskarri digitalari dagokionez, CD edo pendrive batean jasoko da diseinua, PDF formatuan.
Lehiaketaren oinarriak udal webgunean ikus daitezke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria de arte y artesanía de Zumarraga, en imágenes
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"