46. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute gaur Azkoitian
Bildutako dantzariek erakustaldiak egingo dituzte eguerdi partean Balda eta Herriko plazetan
- Azkoitiarrek Kandiola dantza taldeak, Bizkargi dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldeak elkarlanean antolatzen duten Dantzari Txiki Egunaren 46. edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute gaur.
Aurrekoetan bezala, musikariek eta dantzariek hiriguneko kaleak alaituko dituzte.
Hasteko, Dantzari Txiki Eguneko aurreneko kalejira izango da 11.30ean, Julio Urkixo etorbidetik Balda plazaraino. Plaza horretan dantza saioa eskainiko dute (12.00etan) eta handik Inazio Iriarte Margolaria kalera joango dira kalejiran. Jardunaldia borobiltzeko dantzari txikiek dantza erakustaldia egingo dute (13.00etan) Herriko Plazan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones