- Etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara egokitzen ikasteko tailerra izango da maia-tzaren 19an, 18.00etan, Txontxo aretoan. Ekimena elkarlanean antolatu du Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuekin. Aurrez izena eman behar da maiatzaren 17a baino lehen: argitu@gipuzkoa.eus / 628 532 248 (9.00etatik 18.00etara). Tailerra baliagarria izango da ikasteko etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu, eta hortik abiatuta erabaki egokiak hartzeko.