Síguenos en redes sociales:

Pasaian Atsolorra saioak burutuko dira

Amatasun feminista batera iristeko ibilbidea jorratu nahi da biharko eta hilaren 17ko bileretan

- Pasai Donibaneko kulturgunean bihar eta maiatzaren 17an Atsolorra, amatasuna feminismotik hizpide saioak burutuko dira 17.00etatik 18.30era.

Emakumeen espazioak ziren elkarguneak berreskuratu eta amatasuna ikuspegi feministatik lantzeko asmoz, Parean Elkarteak sortutako egitasmoa da Atsolorrak. Atsolorra XVI. mende aurretik Euskal Herrian haur bat jaiotzean komunitateak egiten zion harrera erritua da.

Elkargune honetan parte hartu nahi duten emakumeek berdintasuna@pasaia.net helbidean izena eman behar dute.