'Econofakes' tailerra egongo da bihar Zarautzeko DYAn
- Bihar egingo da Zarautz On-ek antolatutako Econofakes tailerra DYAko lokalean 18.00etan. Bost leku bakarrik geratzen dira parte hartzeko. Bertan, Juan Torres katredradunaren Econofakes, gure garaiko hamar gezur ekonomiko handiak eta gure bizitza nola baldintzatzen duten liburuan oinarritzen den gaia aztertuko dute. Horretarako, Felix Gorospe, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua, laguntzen egongo da. Sektore publikoan, pribatuan eta nazioartean IKEI aholkularitza enpresako bazkide zuzendaria da, baita ere. Juan Mari Iraola izango da tailerraren eta eztabaidaren aurkezlea.