- Urritza udalekuetan apuntatzeko epea irekita dago jada Getarian. Gaurtik hasita maiatzaren 15era bitartean izena emateko aukera egongo da. Udalekuak uztailaren 4tik 29ra bitartean gauzatuko dira.
Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea eta ez da epez kanpoko izenik onartuko. Horretarako, QRL bidez egin ahal izango da eta www.getaria.eus webgunean aurki daitekeen izen emate orrietan. Hauek urri-tza.udalekuak@gmail.com helbidera bidali behar dira. Bestela, Getariako Gaztelekuan ere egin ahal izango da.