'Zentral eolikoak Karakaten?' hitzaldia dago asteazkenean
- Karakaten eraiki nahi duten zentral eolikoari aurre egiteko sortu den Karakate Bizirik-Elgoibar taldeak zentral eolikoak Karakaten? hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako (19.00etan kultur etxean). Hizlariak Goiener taldeko Oier Etxebarria eta Arabako Mendiak Aske platafomako Iñigo Lezea izango dira.