Síguenos en redes sociales:

Anbulatorioko EAGren aldeko ekintzak

Plataformak manifestazioa egingo du gaur eguerdian eta kanpaldia asteazken arratsaldean

Anbulatorioko EAGren aldeko ekintzak

- Anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataformak kanpaldia egingo du datorren asteazkenean: 9.00etatik 18.00etara anbulatorioaren aurrean egongo dira, anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzeko eskatzen eta herritarrei informatzen. Herritarrak beraiekin bat egitera animatu dituzte.

Horretaz gain, beraien aldarrikapenaren aldeko manifestazioa deitu dute. Gaur bertan egingo dute, 12.00etan. Hilero bezala, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko dira. Gainera, sinadurak biltzen ari dira.