Santa Krutz erromeria ospatuko da asteartean
Meza, bertsolariak eta trikitilariak izango dira eta Azkortera igotzeko doako autobusa ipiniko dute
- Urnietako Udalak jakinarazi duenez, Santa Krutz erromeria ospatuko da maiatzaren 3an, datorren asteartean, Azkorteko ermitan eta hainbat ekitaldi antolatu dira egun horri begira.
Hau da programazio osoa: 11.30ean, meza; 12.30ean, Anjel Larrañaga eta Mikel Mendizabal bertsolarien emanaldia eta Antorregi eta Larrañaga trikitilariak; 14.00etan, bazkari herrikoia Oianume jatetxean (izen ematea, 943 556 683 telefonoan) eta amaitzeko, 15.30ean bertsolariak eta trikitixa Oianumen bertan.
Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak doako autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 10.00etatik 13.30era bitartean. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Azken igoera 12.00etan izango da.
Bestalde, maiatzaren 8rako ere prestatu dira ekintza batzuk: 11.00etan meza eta 12.00etatik aurrera herri kirolak, erromeria eta bertsolariak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El PNV de Elgoibar tacha de "vandalismo" el derribo de la cruz de Morkaiko
-
Iñaki Gabilondo encenderá las luces navideñas en Donostia tras el recital de Izaro
-
Arrasate ofrece este jueves ‘Hijas de la Nakba’, un retrato de la resistencia de las mujeres palestinas
-
El Ayuntamiento de Elgoibar defiende la cruz de Morkaiko como parte de la Ruta de la Memoria y "un símbolo más de nuestro pueblo"