- Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, HitzArtea Km0 izenburuko ikuskizuna hartuko du etzi Arrasateko Kulturatek (19.00etan). Herriko bost idazlek eta sortzailek beren lanak partekatuko dituzte publikoarekin, beraiek idatzitako lanen pasarte bat bozgoran irakurriz: Marian Porcel, Iker Barandiaran, Maria Oses, Arantza Otaduy eta Eneko Barberena. Bitartean, Jokin Mitxelena ilustratzaileak hitzak irudi bihurtuko ditu. Aurkezle lanak Judit Ruiz de Munainek egingo ditu.