- Bihar, naturaz goza-tzeko ibilaldi gidatua egingo dute Ataunen. Lizarrustiko Parketxeak antolatuta, ibilaldia Allekupeko basora izango da, bertako sinesmen eta legenda magikoak ezagutzeko.

Txangoa goizeko 10.00etan hasiko da, Lizarrustiko Parketxetik, eta amaiera ere leku berean izango da. Bestalde, ibilaldiaren zailtasun maila erreza da, antolatzaileen arabera.

Izen emateko 943 180 335 edo 688 895 069 zenbakira deitu, edo lizarrusti@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi. Txangoaren prezioa 5 eurokoa da.