- Joan den martxoaren 18an egitekoa zen eta bertan behera geratu zen bertso afariak badu data berria: maiatzaren 6an egingo da, 20.30ean, Laubide jatetxean. Nerea Elustondo eta Ane Beloki bertsolari legazpiarrek abestuko dute. Txartelak dagoeneko salgai daude Laubide jatetxean, Arantxa okindegian eta kultur etxean. 14 urtetik gorakoek 25 euro ordaindu behar dute eta 14 urtetik beherakoek 20. Txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 4a izango da.