- Zea Mays musika talde bilbotarrak datorren maiatzaren 13an Errenteriako Lekuona Fabrikan kontzertua eskainiko du 20.00etan, bere 25. urteurrena ospatzeko antolatu duen 25 urte joan dira ta! izeneko biran.

Sarrerak sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikan bertan daude eskuragarri. Gainera, ikuskizunaren egunean bertan, ordubete lehenago leihatilan ere erosi ahal izango dituzte interesdunek, aurretik bukatu ez badira.

Osasun arazoengatik geldiune bat egin ondoren, Zea Mays taldea agertokietara itzuli da, horien artean Errenteria.