- Furgobaratzak tomateari buruzko tailerra eskainiko du Tolosako Iurramendiko bara-tze parkean asteazkenean, apirilaren 20an. Tailerra doakoa izango da, eta baratzeetako erabiltzaileez gain edonork parte hartu dezakela gogoratu dute.
Udara begira tomate landaketa izaten da gure inguruan arrakasta handiena izaten duena. Horrela, eskainiko den tailerrean tomateak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte. Saioa 18.00etatik 19.30era egingo da. Parte hartzen dutenei tomate landareak oparituko dizkiete. Gainera, Furgobaratza zerbitzua ere izango dela jakinarazi dute (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak...).
Hurrengo hitzorduei dagokienez, maiatzaren 18an, ekainaren 15ean, uztailaren 12an, irailaren 21ean eta urriaren 19an izango da Furgobaratza Tolosako baratze parkean, 18.00etatik 19.30era.