- Goierri kirol elkartearen mendi sailak Aralarrera irteera antolatu du igande honetarako.

Autobusa 7.00etan irtengo da Jose Mari Lasa plazatik (Goierri elkartearen egoitzaren ondotik). Mendizaleek Albiko trikuharrian hasiko dute ibilaldia. Hirumugarrieta (1.430 metro), Ganbo (1.413) eta Gaztelu (901 metro) mendiak igo ondoren, Larraitzera jaitsiko dira.

Aralarreko bihotzean egingo den ibilaldi honetan parte hartu nahi dutenek, Goierri elkartean bertan eman dezakete izena: asteazkenean eta ostiralean, 19.00etatik 21.00etara. Telefonoz ere eman daiteke izena: 628 569 324 (Jaione) eta 660 951 085 (Nelly). Baita posta elektronikoz ere: goierrimendia@gmail.com. Parte hartzaileek 20 euro ordaindu behar dute.