- Lizardi Sariak ibilbide luzea egin du, ehundaka izan dira gaur arte aurkeztutako lanak eta hortik asko izan dira sarituak. Gainera hasi berri zein izen handiko idazleak hartu dute parte ibilbidean zehar.

Urtero txandakatu egiten da haurrei eta gazteei zuzendutako literaturaren artean. Haur Literaturari zuzenduta egongo da aurtengo Lizardi Sariaren edizioa.

Sariketan parte hartzeko baldin-tza hauek bete behar dituzte literatur obrek: zazpi eta hamabi urte arteko irakurleentzat izan behar du aurtengo haurrentzako ipuinak. Gutxienez 22.000 eta gehienez 34.000 karaktereko luzera izan beharko du, eta euskaraz idatzia egon beharko da. Gainera, obra originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

Sariaren kopurua 5.500 eurokoa da eta hemendik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ebazpen baten ondorioz, sariak ez du atxikipenik izango. Horrez gain, saridunak lanarentzat argitxaletxea eta ilustratzailea lor-tzerakoan Udalak 1.000 euro ordainduko dizkio ilustratzaileari. Horrela, liburuaren bikaintasuna bilatu nahi dute.

Lana bidaltzeko azken eguna uztailaren 14 izango da eta epaia irailaren 30ean jakinaraziko da. Sari emate eguna apirilaren 2an finkatu zen Modelo Aretoan, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura egunarekin bat eginez.