Buruntzaldeaz gozatzeko aukera gehiago Aste Santu honetan
Aste Santuan ohiko eskaintza zabalari beste erakargarritasun bat gehitu dio ehemendi elkarteak: Leitzarango ferrata ibilbidea. 2021eko udaran zabaldu zen, beraz aurtengoa bere lehenengo Aste Santua izango da.
Honenbestez, datozen bi asteetan egunero zabalik egongo da 10.30etik 18.00etara, baina aurre erreserba beharrezkoa da (943 300 929 edo info@leitzaran-andoain.eus).
Abenturazaleak ibilbidea marka-tzen duen segurtasun lerro baten bidez, ferrata bidean aurrera egiten lagunduko duten grapa, presak, eskailera, arrokak... aurkituko ditu bost horma bertikal igarotzeko.
Ferrata bidean ibiltzeko ezinbestekoa da gutxienez 140 cmko altura izatea eta 120 kg. baino gehiago ez pisatzea. Arropa eta zapatila egokiak ekartzea derrigorrezkoa da.
Andoaindarrentzat ekintza honek tarifa berezia dauka, hamalau eurokoa; baino gainontzekoek 35 euro ordaindu beharko dituzte.
Bestalde, Hernanin, ohikoa denez, larunbat eta igandeetan eta Ostiral Santuan bisita gidatuak hirigune historikoan burutuko dira goizez. Hernaniko hirigune historikoa monumentu-multzo izendapena du eta gida batekin armarriak, dorretxeak, garaiko gizartearen berezitasunak... ezagutuko dira. Ibilbidea haurrekin egiteko egokia da. Ekintza doakoa da, baina aurrez plaza erreserbatzea gomendatzen da (tel.: 943 337 028).
Gainera, Astigarragako Sagardoetxeak ere eskaintza berezia izango du: museoak bisitatzea, inguru naturaletan paseatzea, sagardotegi eta jatetxeetako otorduak eta ibilaldiak bizikleta elektrikoetan. Sagardoetxean bertan sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa egongo da (Erreserbak: 943 550 575).
Beste urteetan bezala, Chillida Leku museoa zabalik egongo da ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan 10.00etatik 17.00etara. Leitzarango bisitarien etxeak ere zerbitzua eskainiko du. Galarreta frontoian bisita gidatuak egongo dira eta Aginagatik Oriora kayak jaitsiera egin daiteke Oria ibaian.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Donostia apuesta por descuentos en el transporte público según cada capacidad económica
-
“Las condiciones del servicio de socorrismo en las playas de Donostia eran y son las adecuadas”
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba