- Pulpoko 2010eko errendimenduko alebin mutilek larunbatean jokatuko dute Usurbil taldearen aurka. Gipuzkoako Txapelketaren finala Zumaiako Lubaki kiroldegian izango da arratsaldeko 16.00etatik aurrera. Zumaiarrak bigarren postua lortu zuten sailkapen fasean zazpi partidatik bost irabazita. Lehen sailkatua Usurbil taldea izan zen zazpitik zazpi irabazita.